Pala txapelketan izena emateko azken eguna da gaurkoa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 11

Ostadar Kirol Fundazioak gomazko pilotarekin jokatzeko XVII. Pala Txapelketa antolatu du eta gaur da bikoteek izena emateko duten azken eguna.
Ostadarrek antolatzen duen txapelketa honen ezaugarrietako bat gomazko pilotarekin jokatzen dela da. Partidak aurreko edizioetan bezala, udal instalazioetako frontoian, Michelingo frontoian, jokatuko dira asteburuetan.
Edizio honetan parte hartu nahi duten bikoteek Ostadarreko bulegoan, Geltoki kalea 25, eman behar dute izena, gaur 16:00etatik 20:00ak bitartean.
Honetaz gain, bilera bat egingo dute otsailaren 16ean, arratsaldeko 19:00etan.