"Aipatutako bankuak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin, Zubietako erraustegia egiteko beharrezkoa den kopuruaren zati bat, 60 milioi euro, negoziaketetan daude," azaldu du Koordinadorak.
Era berean, "Banestok eta La Caixak lehentasun osoa ematen diete etekin ekonomikoei, nahiz eta garbi egon erraustegiak inguru zabal bateko biztanleen osasunaren gainean eragin negatiboa izan dezakeela, nekazaritza, abeltzaintza eta ingurugiroa era nabarian kaltetuak izango direla, baliagarriak diren lehengaiak erreaz CO2 eta NOx kantitate handiak igorriko dituela atmosferara, hauek direlarik aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak edo gizartearen parte handiak hondakinen kudeaketa jasangarriago baten aldeko apustua egiten duela" salatzen du Koordinadorak.
Elkarretaratzeak
Honen aurrean talde ekologistek hainbat ekintza antolatuko dituzte hilabete honetan: elkarretaratzeak banku hauek Gipuzkoan zehar dituzten bulegoen aurrean, gutunak bulegoetako arduradunei, besteak beste.
Gauzak honela, Lasarte-Oria Bizirik! taldeak larunbatean, otsailaren 12an, eguerdiko 12:00etan Denon osasunaren gainetik beraien negozioa aurretik lelopean elkarretaratzea egingo du Lasarte-Oriako La Caixako bulegoaren, Kale Nagusia 38, aurrean.