Dominak eta markak
Pista estaliko Gipuzkoako txapelketetan bi urrezko domina, zilarrezko bat eta estatuko junior mailako bi marka gutxieneko lortu zituzten.
Larunbateko jardunaldian. Navarra ISN taldean dagoen Jose Ramon Latorrek 60 metroko proban lortu zuen lehenengo txapela.
Igandean, berriz, 60 metro hesian proban, Real Sociedad Krafft taldean dagoen Iñigo Sevillano herritarra izan zen urrezko domina eskuratu zuen bigarrena.
Oskar Goikoetxeak zuzendutako LOKEko gazteak ere fin ibili ziren.
Irati Larrañagak jauzi hirukoitzean, 11,07 marka eginez, Gipuzkoako txapelketako zilarrezko domina eta Estatuko txapelketetarako txartela eskuratu zuen.
Gaizka Ormazabalek ere estatuko marka egin zuen 200 metroetako sailkapenen lasterketan, 23,09. Baina hori lortu ostean, ezin izan zuen finalean parte hartu.
Kros laburra
Bestalde, Hernaniko Landareko Errugbi zelaietan burutu zen XLVII Adarraga memoriala eta honen barruan, Gipuzkoako Kros Laburreko txapelketa.
Honetan, emakumeen mailan, Lasarte-Orian bizi den Pili Bodegasek eskuratu zuen garaipena 13:30 denborarekin.