12_Uzta ona Neguko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 12a

Gipuzkoako Infantil, Junior eta Absolutuen Neguko Txapelketa jokatu zen, otsailaren 12 eta 13an Tolosan.
Lehiaketan Buruntzaldea Igeriketa taldeko kideak izan ziren.
Igerilari bakoitzak hainbat probatan parte hartu arren, emaitza paregabeak lortu zituzten, sei domina jantziaz eta hainbat marka pertsonal hobetuz.

Txapelketako lehen domina Itsaso Tolosaren eskutik iritsi zen.200 bizkar proban zilarra eskuratu zuen, bere marka pertsonala 6 segundotan hobetuz.
Itsaso berak eta Iñigo Ibarburuk, 100 tximeleta proban, brontzezko domina bana eskuratu zuten.
Mikel Arribillagak lortu zuen laugarren domina 400 estiloak proban, zilarrezkoa.

Honetaz gain, Iñigo Ibarburuk 200 tximeleta proban brontzezko domina eskuratu zuen.
Azken domina, berriro ere, Itsaso Tolosak eskuratu zuen. Brontzezko domina berri bat eskuratu zuen, 100 metro bizkar proban.