Igandean, goizean goiz, Beltzak Ostadar Jalai Errugbi eskolak bere jantzi berriaren aurkezpena egin zuen.
Kamiseta berriak diseinu modernoa du eta eskolaren babesle den Jalai tabernaren logotipoa ikusi daiteke.
Beltzak Ostadar Eskola 2009. urtean sortu zen, Beltzak Errugbi taldearen 25. urteurrena zela eta.
Errugbia ezagutzera emateko sortu zen eta maila desberdinetako taldeak izatea du helburu.
Horretarako, taldeko ordezkariek adierazi dutenez, Beltzak taldeko jokalari ohiek lan handia egiten dute, inolako irabazi asmorik gabe.
Bi urteko ibilbide honetan, Beltzak Ostadar Jalai taldeak 8 eta 15 urte bitarteko 40 haur eta gaztetxo trebatu ditu kirol honetan. Honela, benjamin, alebin eta infantil mailetan sortu du taldea eta hauekin hainbat errugbi topaketetara joan dira: Gasteiz, Iruñea, Logroño, Arrasate edo Zarautz.
Hau guztiaren berri emateko, Beltzak taldeak www.beltzakrt.com orrialdea sortu du.