Bi orduko bertso saio ederra

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 14a

Bertso saio polita ikusi zen ostiralean Jalgi kafe antzokian. Lasarte-Oria eta Gabiriaren arteko bertso desafioan kalitate handia sumatu zen. Ondo aurre egin zioten Imanol Lizardi gai jartzaileak ezarritako puntuei. Ikusleak oso ondo pasa zuten, eta atseden txiki baten ostean eurak ere puntuak jartzen parte hartu zuten.
Saio berezia eskaini ziguten Lasarte-Oriak eta Gabiriak Gipuzkoako txapelketa prestatzeko entrenamenduan.