Langabeen beherapenen orrialdean akatsa dago

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 14a

Lasarte-Oriako Udalak jakin arazten du, lehengo astean Lasarte-Oriako etxeetan banatu zen langabezian daudenen pertsonentzako deskontuen argitalpenean akatsa dagoela.
Honetan, haurren igeriketa ikastaroak eta kirol-ludoteka agertzen dira, baina Udaletik adierazi digutenez, bi kirol zerbitzu horiek ez lirateke orrialdean egon behar, ez baitute beherapenik.