Otsailaren 19ko manifestaziora joateko autobusak Lasarte-Oriatik

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 14a

Otsailaren 19an, Bilbon egingo den bake prozesuaren eta edozein alderdi politikoren legalizazioaren, Sortu alderdi berria barne, aldeko manifestazioan parte hartzeko deialdia egin zuten larunbatean Euskal Herriko gizarteko hainbat eragileek.
“Bakerantz, legalizazioa” lemapean, La Casillan hasi eta hiriburuko kaleak zeharkatuko ditu.
Lasarte-Oriatik Bilboko ekimenera joateko autobusak jarriko dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “autobusa arratsaldeko 15:30ean aterako da Txiki-Jai tabernako geltokitik”.
Autobusean joan nahi duenak izena eman beharko du eta horretarako, Xirimiri elkartean, Artizar tabernan eta Zabaleta auzoko dendan zerrendak aurkituko dituzte interesatuek.