Lanpostuak sustatzeko proiektu pilotoa Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 14a

Lasarte-Oriako Udalak Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzaz eta Erroak elkartearen kudeaketaz, garbiketa arloan herritarrei hezkuntza eta lana emango dien proiektu bat dauka martxan.
Proiektu hau pilotoa da eta honetan, Lanbiden izena emana zuten diru-sarrerak bermatzen dien errenta jaso eta lan egin dezaketen herritarrak parte hartu dute, hain zuzen ere, sei emakume eta bi gizonek.
Proiektuaren arduradun den tekniko baten eta irakasle baten eskutik, abenduaren 30ean hasi zuten prestakuntza eta otsailaren 25etik ekainaren 29ra, udal zerbitzuei lagunduko diete eskoletako patioetako, eraikinetako baxuetako edo kirol instalazio irekietako garbiketan.
Hitzarmen sinaketa
Gauzak honela, Lasarte-Oriako alkateak Jesus Zaballos eta Jose Ramon Elorz Azpiroz Erroak elkarteko ordezkariak ostiralean sinatu zuten elkarlankidetza hitzarmena. Bertan, Dioni Avila lanbide dinamizatzailea ere egon zen.