Prieto andereari

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 14a

Prieto andere agurgarria. Onarpen publikoa nahi baduzu, nik publikoki esaten dizut egia dela zuk ordenantza fiskalei emendakinak egin zenizkiola, EB, EAJ edo adskribatu gabeek egin zuten bezala. Eta negoziaketen ostean, horietako batzuk onartuak izan zirela ere onartzen dut. Kasu zehatz honetan esan behar da, onartu zen emendakina PSE eta LOHPak batera egindako transakzio-emendakina izan zela, eta ez zuk hasiera batean aurkeztu zenuena. Izan ere, zuk ongi dakizun bezala, bozka bakarra duzu eta bederatzi behar dira gauzak aurrera eramateko, alkatetzan daramadan urte honetan ongi erakutsi didazuen bezala. Baina, badakizu zer? Meritua ez da bi alderdiena korporazioa osatzen duten beste alderdi guztiak ere proposamenarekin bat etorri baitziren.
Egia da neurria urtarrilaren 1ean jarri zela indarrean eta hemeroteka erabiltzen baduzu, egunkarietan argitaratu dela ikusiko duzu. Ez al duzu gogoratzen, udal batzarrean komunikabideei 2011. urteko ordenantza fiskaletan onartutako puntu garrantzitsuena zela ohartarazi niela? Orain, biztanle guztiei gogorarazi nahi izan diegu liburuxka baten bitartez, baina badakizu, hainbeste lan egiteak eta hainbeste gai eskuartean izateak ez digu argitalpenak nahi dugunean ateratzeko aukerarik ematen eta ziurtatzen dizut ez dela aldez aurretik pentsatua izan.
Azkenik, alderdi bezala gure izaera soziala zalantzan jartzea akatsa dirudit, egunero frogatzen baitugu egitasmo desberdinak eginez, hala nola, duela gutxi martxan jarri den elikagai banaketa puntua edo Erroak elkartearekin dugun lankidetza programa, zeinetan Lanbiden izena emanak zeuden eta diru-sarrera bermatzeko errenta jasotzen zuten zortzi pertsonei lanpostua emango zaien. Horiek ere zure proposamenak al dira?

Erredakzioan itzulia

Jesus M. Zaballos
Lasarte-Oriako alkatea