Maitena Urretabizkaia 26 urteko oiartzuarra da. Nahiz eta informatikan aditua izan eta programazio lanak egin, argazkilaritza du bere hobbi eta afizio nagusia. Jalgi Kafe Antzokian bere lehenengo erakusketa jarri du ikusgai. Gainera jendearen iritzia eskatu eta parte hartzen dutenen artean bere arte lanak zozketatuko ditu.
Informatikako ikasketak egin, eta hori duzu lanbide, baina zer da zuretzat argazkilaritza?
Niretzako argazkilaritza hobbia da. Bere garaian pentsatu nuen horretara dedikatzea, baina hobbia izaten jarraitu zezan erabaki nuen.
Inspirazio gabeko egunak edo denboraldiak daude, eta argazkiak gogorik gabe ateratzera behertuta sentitzea, sentimendu hori ez nuen eduki nahi. Ez nuen argazkilaritzak niretzako duen xarma hori galtzea nahi.
Noiz hasi zinen argazkilaritza mundu honetan?
Egia esan ez dut ondo oroitzen. 12 urte nituenean eskolaz kanpoko ikastaroetan argazkilaritza kurtso bat antolatu zuten eta mundu horrek asko deitzen zidanez, barru-barruan sartu nintzen. Bertan txuri beltzeko errebelatuak egiten genituen, gela iluna, argi gorria... asko engantxatu ninduen.
Zer transmitititzen dizu mundu honek?
Xarma, goxotasuna.... estudioko arratsaldeak lagunekin, bikotearekin...
Argazkietan zer duzu gogoko irudikatzea?
Paisajeak ez zaizkit gustatzen, detaile txikiagoak ditut nahiago edota zerbait transmititzen edo pentsarazten duten egoerak. Goxotasuna adieraztea gustatzen zait. Erakusketa honetan xaboi ponpen argazkiaren bidez egiten dut. Gogortasuna ere gustatzen zait, eta hori erakusketan mutil bat zelofanean bilduta adierazten dut.
Argazkiak bilatzen dituzu edo bat-batean sortutakoak dira?
Denetik gustatzen zait, baina normalean estudioko argazkiak, fondoa, postura... bilatutakoak lantzen ditut.
Kaletik noanean zerbaitek atentzioa deitzen badit ere argazkia ateratzen dut. Erakusketan, horren adibide, kakalardoa dugu. Igande arratsaldeko paseo batean ipurdizgora aurkitu nuen eta argazkia atera nion.
Zer da Jalgiko erakusketan aurkituko duguna?
Nire lehenengo erakusketa. 11 argazkiz osatuta eta denetatik dago. Hala ere, gehienbat estudioko argazkiak jarri ditut erakusgai.
Biluziak garrantzia handia daukate erakusketan zer transmititu nahi duzu?
Lehen aipatu bezala zerbait pentsaraztea edo sentiaraztea, indiferentzia sortzen ez duen zerbait islatzea.
Zerbait konkretua transmititu nahi duzu edo librea da?
Askotan argazkiak besterik gabe ikusten ditugu. Nik zerbait transmititzea bilatzen dut, berdin zait goxotasuna edo gogortasuna den, baina zerbait asierztea dut xedea.
Jendea erakartzeko iniziatiba bat jarri duzu martxan.
Jendeak erakusketa ikusi eta gero gustukoen izan duen argazkia bozkatu eta erakusketa amaieran egingo den zozketaren bidez bozkatu duen argazki hori etxera eramatko aukera du.
Zer lortu nahi duzu honekin?
Jendearen parte hartzea oso interesgarria iruditzen zait. Hasiera batean iritzien txosten bat jartzea bururatu zitzaidan, baina badakit azkenean jendeak ez duela idazten, nik berdina egiten dudalako.
Pentsatzen egon nintzen eta zozketarena oso ideia ona iruditu zitzaidan. Jendea joku batean sartzeaz gain, argazki bat aukeratu ahal izateko guztiak ikustera “behartzen” duzu indirektoki eta azken finean hori da nik nahi dudana, jendeak argazkiak ikustea. Kritika jasotzeko beste modu bat da, eta nik uste interesgarria dela.
Zure argazki guztiek erretratuekin zerikusia dute?
Argazki gehienek bai. Eta puntu ezberdinetatik ateratako argazki eta erretratuak dira gainera.
Zure lehenengo erakusketa eta Lasarte-Orian?
Jalgirako erakusketarako inprimatuak dira espreski argazki hauek baina espero dut gerora erakusketa gehiago egitea eta balio izatea.
Nire lana dago erakusgai eta espero gustokoa izatea.