Xirimiri Elkartea jendez bete zen larunbatean elkarteak berak antolatutako Barrikoteaz gozatzeko asmoz.
Bakailu tortila, bakailua, txuleta eta nola ezba, sagardoa izan ziren protagonista gauean zehar. 21:00etan hasi zen afaria eta luze jo zuen. Gauak aurrera egin ahala Xirimirin bildutako jendearen umoreak ere gora egin zuen nabari. Menu eder baten inguruan lagunekin biltzeko aitzaki paregabea. Giro ona nagusitu zen afari osoan zehar. •