Gaur eguerdian hasi dira Lasarte-Oriako 25. Urteurreneko ekitaldiak.
11:00etan alkateak bandera igo du ereserkiaren doinua entzuten zen bitartean eta ondoren, pleno aretoan, EPApako Lan eta Lan taldeko kideek, Landaberri BHI eta Institutuko gazteek, Emakumeen Zentro Zibikoko kideek eta Literatur tailerrekoek beraiek idatzitako lan eta olerkiak irakurri zituzten.
Gaur arratsaldean berriz, "Oria" izeneko erakusketa inauguratuko da 19:00etan eta 20:00etan Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak emanaldia eskainiko du.