14_Mendeurrena ospatzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 14a

Lorenza Vegas Calvo 1911. urteko otsailaren 14an jaio zen Salamancan, El Saugo herrian.
Duela 18 urte bere jaioterria utzi eta bere senarrarekin bere alaba Juana Carballo Vegasen etxera etorri zen bizitzera, Lasarte-Oriara hain zuzen ere.
Astelehenean, bere urtebetetzea ospatu zuen familia eta lagunen artean. Jesus Zaballos alkatea eta Ramon Uribe-Etxeberria apaiza ere zoriontzera hurbildu ziren.