Urteurreneko ekitaldi ofizialenak egin dira gaur goizean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 15a

Goizeko 11:00etan meza ospatu da Brigitarren komentuan. Xabier Andonegik eta Ramon Uribeetxeberria apaizek zuzendute meza eta Patxi Etxeberriak, herriko bersolariak, hainbat bertso kantatu ditu. Honetaz gain, boskote batek ere hainbat abesti eskaini ditu.
Eguerdian berriz, Lasarte-Oria herri bezala eratu zeneko lehenengo akta irakurri du Xabier Egea udaleko idazkariak. Ondoren Jesus Zaballos alkateak hitz batzuk esan ditu; bere diskurtsoan eskerrak eman dizkie orain arte egondako zinegotzi guztiei eta udaleko langileei. Baina herritarrentzat ere izan ditu hitz batzuk, eta esan die beraiek izan direla herria eraiki dutenak, beraiek direla herriko izpiritua.
Ondoren Zero Sette akordeoi orkestrako kide batzuk ereserkia jo dute eta boskoteak eta bertaratukoek abestu egin dute.