Zure ahotsa, gure hitza" oinarritzat hartuta, ezker abertzaleak herritarren iritzia jasoko du herri programa alternatiboa prestatzeko: "hurrengo lau urte hauetan udaletxean eztabaidatu, sakondu eta defendituko dugun programa abertzale eta ezkertiarra".
Azken urteotan "demokrazia defizit izugarria" sufritu du herriak, ezker abertzalearen ustez eta egoera iraultzeko "demokrazia partehartzailea" praktikan jarriko du, "betidanik oinarrizko printzipio gisa hartu duguna".
Buzoiak jarriko dira Xirimiri eta Artizar tabernetan eta Zabaleta auzoko dendan herritarren ahotsa, iritziak, kezka eta iradokizunak jasotzeko.
Herri programak zenbait oinarri eta helburu izango ditu, lehenengoa krisi ekonomikoari erantzuteko irtenbide praktikoa, aldaketa politiko eta soziala, euskalduna izan beharko du, emakumeen ahotsa entzun eta defendituko duena, gazte eta hirugarren adinekoen beharrei erantzungo diena; Herriko kirola sendotzeko laguntzen banaketa egokia eta hondakinen kudeaketan aldaketa (atez atekoaren sistemaren aldekoa) ere, bultzatuko ditu.