Erraustegiaren aurka dantzan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 16a

Bi mila lagun dantzan jarri nahi dituzte martxoaren 20an eguerdian Zubietako plazan Erraustegiaren aurka eta moratoria eskatuz. Flashmob erraldoi hau egiteko "hartu nahi dut arnas" kanta eta koreografia prest daude.

Asteleheneko Txintxarrin entsaioak kulturetxean izango zirela jarri bagenuen ere, akats bat da, ensaioak Sasoetako ikastetxeko gimnasioan izango dira gaur eta datorren asteazkenean, hilaren 22an, arratsaldeko 19:30ean. Dantza nahiko erraza dela jakinarazi dute eta pausuak ikasteko bideoa eta informazioa http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/?p=302, helbidean jarri dituzte.