Biktimak oroitzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 16a

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak Ausencias liburuaren aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean.
Lasarte-Oriako gobernu batzarreko kide batzuk eta alderdi desberdinetako zinegotziak, hainbat politiko, Javier Rojo Senatuko lehendakaria, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako garraio sailburuak, Arantza Quiroga Euskal Legebiltzarreko lehendakaria, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria, Edurne Egaña Foru aldundiko lehendakaritzako ahalduna, Gobernu zentraleko eta Eusko Gobernuko biktimen bulegoko zuzendariak, Jose Manuel Rodriguez Uribes eta Maixabel Lasa edo Maite Pagazaurtundua biktimen elkarteko lehendakaria eta herritar ugari bildu ziren Udal Batzar aretoan aurkezpenerako.
Terrorismoaren biktima izan diren herritarren familiak edo herrian hidakoen senideak eta haien hitzak, politikoen ahotsetan, izan ziren protagonista. Hunkigarriak izan zen ere musika hirukoteak eskainitako lanak.
Ausencias liburuan daude aurkezpenean irakurritako testuak eta honetaz gain, hala nola, Jose Luis Rodriguez Zapatero Estatuko lehendakariaren edo Patxi Lopez Euskadiko lehendakariaren testuak eta biktimen bizitzako laburpenen bat ere daude bertan.

Kontzertu paregabea

Bestalde, 25. Urteurreneko ospakizunekin jarraituz, Orfeoi Gazte abesbatzaren kontzertua izan zen Brigitarren komentun.
Danok Kide elkartearen VI. Musika Topaketetako kontzertu honek kapera jendez bete zuen eta hurbildu zirenek Rossiniren Il Carnavale, Rodgesen Edelweiss abesti famatua edo Lau Teilatu eta Xalbadorren heriotzean euskal doinuak entzun ziren gaztetxoen ahotsetan.