Herriaren historian murgiltzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 17a

Bart Udalerriaren eraketari buruzko hitzaldia eskaini zuen Jose Manuel Perez Centeno herritarrak. Honetan XIV. mendetik Lasarte auzoaren sorrera eta herritarrek herria sortzeko egin zituzten saiakera desberdinak azaldu zituen, baita saiakera hauek egoera politiko edo inters ekonomikoengatik ez zirela aurrera atera ere. Azkenik, 1975ean, egoera politiko eta eremuko egoera ekonomikoak ahalbideratuta, banaketaren aldeko gestora sortu eta tramite guztiak aurrera atera zirela aipatu zuen. 1983tik 1985era egin ziren negoziaketak eta Foru Aldundiaren onarpena eta Udal herriaren sorrera ere azaldu zituen.

Kontzertua

Hitzaldia baino lehen, Emakumeen Zentro Zibikoko eta Biyak Bateko abesbatzek kontzertua eskaini zuten.
Zentro zibikoko emakumeek Pilar Catalinaren zuzendaritzapean, Txoriak txori edo Donostiako hiru damatxo euskal abestiak edo Cachito-cachito eta La Bella Lola doinuak eskaini zituzten.
Biyak Bat erretiratuen elkarteko abesbatzak ere estilo desberdinetako abestiak eskaini zituen. Maria Luisa Cortajarena zuzendaria jarraikiz, Herribera, Illunabarra, Ojos Brujos edo Nabucco operako Coro de los exclavos hebreos. Lasarte-Oriako ereserkiarekin ikusleak zutik jarri zituzten eta azkenean, Agur jaunak abestu zuten.