Bea Egizabal ipuin mundua hurbiltzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 17a

Ederki gozatu zuten atzo, osteguna, Muntteri-AEK-ko ikasleek Bea Egizabalek kontatutako ipuin ezberdinekin. Hizkuntza erraz batean kondaira ezberdinak ekarri zituen Beak euskaltegira, baita irakaspena edo moraleja duten istorioak ere. Natura eta horren inguruko elementuak izan ziren protagonista narrazio hauetan.