Lasarte-Oria udalerri egin zeneko 25 urteak ospatzen ari gara eta atzo Manuel Lekuona kultur etxea izan zen ekitaldi nagusien leku.
Lehenik, Manuel Lekuon kultur etxeak ekoiztutako Lasarte-Oria Oroimenez film laburra ikusi zen aretoan. Honetan Lasarte-Oriako argazki eta irudi zaharrak ikusi ziren, hala nola, aerodromoa, hipodromoa, kotxe lasterketak edo bertako ohiturak.
Honen ostean, Udal musika eta dantza eskolek emanaldi paregabea eskaini zuten.
Azkenik, Antxon Aguirre Sorondo historialariak, El mundo laboral de Lasarte-Oria liburu aurkeztu zuen. Hitzaldi aretoa lepo bete zen eta liburuaren ale bat eskuratu ahal izan zuten bertaratu zirenek.
Honetz gain, areto-futboleko lehia interesgarria ikusi zen kiroldegian, ISU Leihoak - Aldaz H.K. Lagunarteko partida izan arren, bi taldek gogor ekin zioten garaipena lortzeko.