Aspanogi, minbizia duten haurren gurasoen elkarteak astelehenean, otsailaren 14an, omendu zuen Porrotx, pailazo talde osoarekin batera. Antolatutako ekitaldi hunkigarrian elkarteak oroigarri bana eman zien gaixotasunaren errealitatea gizarteratzen emandako laguntza eta egindako lan guztia eskertzeko.
Ekitaldi hau aprobetxatuz, gaixorik dauden nerabeentzako Minbizi Unitate Berezia eskatu zuten.