Ospakizunen astea

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 18a

Lasarte-Oria, 1986ko otsailaren 15ean, bihurtu zen udalerri. Asteartean, 25 urte bete ziren eta hori ospatzeko, Ama Brigitarren komentuan meza egin zen. Ostean, udal batzar aretoan, hain egun seinalatuko udal batzarraren akta irakurri eta Lasarte-Oriako ereserkia abestu ziren.
Baina ez dira asteko ekitaldi bakarrak izan, astelehenean hasi baitziren 25. urteurreneko ospakizunak gure herrian eta asteburuan beste hainbat egingo dira. /4-5 orrialdeetan