Amaitu dira 25. urteurreneko ospakizunak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 21a

Larunbateko eguraldi kaxkarrak ez zuen gehiegi lagundu ospakizunetan, Biyak Bateko gimnasia taldearen erakustaldia azken momentuan kiroldegian egin behar izan zuten, ikusle gutxiagorekin, asko ez baitziren enteratu.
Igandean berriz, eguraldi zoragarria egin zuen eta jende ugari atera zen kalera ekitaldietaz gozatzera: danborrada, sorgin dantza, futbol partida... Isla plazan ipinitako haurrentzako parke erraldoian ere gustura egon ziren haurrak jolasean eta saltoka.
Barruko orrialdeetan duzue asteburu honetako ekitaldien errepaso labur bat argazki eta kroniken bidez. 25. urteurreneko ekitaldietako argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, sartu Txintxarriko web atarian, www.txintxarri.info atarian eta bertan aurkituko dituzue.