Gipuzkoan 2003an sortutako elkarteak, ekimenak aurrera eramateko hirugarrenen errekurtsoak erabiltzen ditu. Gauzak honela, duela 3 urtetik hona, Xpressionk-ren babesle nagusia Norbega-Coca Cola da. Astelehenean, Koldo Mitxelena kulturunean elkarlanean egingo duten proiektuaren berri eman zuten kultur elkarte eta enpresak eta honetan 100 emanaldi egingo dituztela jakin arazi zuten.
Honen bitartez, elkartearen zirkuitua Araba eta Bizkaira hedatuko da, ekimen eta adar artistiko gehiago izango ditu eta malgutasun handiagoa izango da.
Arte lorategiak proiektua
Honetaz gain, Xpressionk elkarteak Errenteria eta Zarauzko Udalekin Arte Lorategi sarearen proiektua aurrera eramango duela ere jakitera eman dute.
Honetan, edozein espazio, lorategi, parke edo inguru natural, erakusketa areto irekia izango da. Orain, artisten bila dabil elkartea.