Bitxiak egiteko ikastaroa Ttakunen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 21a

Aurreko urteetan bitxien ikastaroak arrakasta izan du eta aurten ere antolatuko du Ttakun elkarteak. Olga Blanco irakasleak emango du martxoaren 9an hasita asteazken ala ostegun iluntzetan eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 4a arte daukate izena emateko epea zabalik. Partaide kopurua 12 laguneko izango da gehienez, beraz interesatuek lehen bait lehen eman beharko dute izena elkartean.

Ttakun Kultur Elkarteak bitxiak egiteko ikastaroa antolatu du aurten ere. Eskura errazak diren materialekin eta zaharkituak daudenekin erabiltzeko moduko bitxiak egiten erakutsiko du Olga Blancok.
Bi orduko lau saio izango dira, lau aste iraungo du beraz ikastaroak eta parte hartzen dutenek erabakiko dute asteazkenean ala ostegunean izango den. Lehenengo bi astetan alanbre haria erabiliko da eta birzikletzeko materialak hirugarren eta laugarrenean.
Lehenengo astean, alanbre hariarekin belarritakoak eta eskumuturrekoak egiten ikasiko dute ikastaroan izena ematen dutenek, eta bigarren astean eraztuna eta lepokoa egiten.

Birziklapena

Azkenengo bi astetan birziklapena landuko da, hirugarren astean paparreko brotxea egingo da kamixeta zahar batetik abiatuta eta laugarren eta azken astean ilerako zinta edo diadema, beste kamiseta zahar bat erabiliz.
Esan bezala asteazken ala ostegunetan emango da ikastaroa arratsaldeko 19:00tik 21:00ra Erribera kalean 1 zenbakian, Ttakun elkartearen egoitza zaharrean.
Gehienez 12 lagunentzako dago tokia ikastaroan, beraz izena ematen duten lehenego 12 pertsonek parte hartuko dute ikastaroan. 20 euro balio du ikastaroak, materiala antolatzaileek jarriko dute eta Ttakuneko bulegoan eman daiteke izena edo 943 371 448 telefono zenbakian. Epea martxoaren 4ra arte egongo da irekia.