21_Ekozinemaldia 21 eta 22an kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 21a

Ekologistak Martxan taldeak bigarren urtez, Ekozinemaldia hurbilduko du Lasarte-Oriara. Otsailaren 21 eta 22an nazioarteko dokumentalak emango dira Manuel Lekuona kulturetxean. Hitzaldi aretoan, arratsaldeko 19:00etatik 21:00 bitartean hainbat film labur eta luzetaz gozatzeko aukera egongo da. Hauek guztiek, zor ekologikoaren gaia izango dute hizpide.
Astelehena 21ean, La miseria de la riqueza, La historia de las cosas, Segundo Desenbarco eta Así vivimos aquí fimeak izango ditugu ikusgai. Asteartean, aldiz, El final de línea, Historia del mecanismo de desarrollo limpio eta La tierra es nuestra filmak.
Bi orduko saio hauetan eztabaidarako lekua ere egongo da, ikusitako gaiei buruz hausnartzeko.
Aurten gainera, nobedade batekin iritsiko da Ekozinemaldiaren V. edizioa. Filmeen egileetako batzuk euskarazko subtituluak erabiltzeko baimena eman dute. Era honetara, elebitasuna ahal den neurrian bermatu dute zinemaldiaren antolatzaileek.