Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekozinemaldiaren V. edizioa hasi zen atzo Lasarte-Orian. Zinema zirkuito honetan berriro ere zor ekologikoaren gaia izan da hizpide. Gaur, bigarren eta azkeneko saioa izango da arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Ekologistak Martxan taldeak Ekozinemaldiaren V. Edizioa antolatu du. Atzo, eta bigarren urtez herrira hurbildu ziren nazioarteko dokumentalak eskaintzeko. Arratsaldeko 19:00etan eta bi orduz; La miseria de la riqueza, La historia de las cosas, 2º desembarco eta Así vivimos aquí filma labur eta luzeetaz disfrutatzeko aukera egon zen. Domumental guzti hauek gai zentrala zor ekologikoa izan zen. Filma hauek ikusi ondoren, eztabiadarako lekua ere egon zen, dokumentaletan ikusitakoarekin hausnarketarako tokia sortuz. Gaur, arratsaldeko 19:00etan berriro ere Ekozinemaldiaren bigarren saioa eta azkenekoa izango dugu kultur etxean eta bertan El final de línea, Historia del mecanismo de desarrollo limpio eta La tierra es nuestra filmak ikusteko aukera egongo da.
Euskarazko subtituluak
Aurten gainera, Ekozinmealdia berrikuntza batekin iritsi zaigu. Dokumentalen egileak euren filmetan euskarazko subtituluak erabiltzeko baimena eman dute eta horrela ikusi ahal izan genuen atzo. Guzti honekin, elebitatasuna ahal duten neurrian bermatzea dute helburu bezala antolatzaileak.