“Asteartea izan zen egun nagusia, 1986ko otsailaren 15eko Udalaren eraketa gogoratu genuena. Egun hartako aktaren irakurketa eta ereserkia izan ziren ekitaldi instituzionaleko ildo nagusiak,” dio alkateak.
Alkateak azpimarratzen duen bezala, “egitarauak adin guztietarako ekintzak izan ditu, haurrentzako parketik hasi eta gazteentzako kontzertuetaraino, Isla plazako berbenatik pasata. Eta baita gustu guztietarako, izan ere, ekitaldi kulturalak, kiroletakoak eta historikoak izan dira, besteak beste”.
Gainera, “ekitaldi gehienek parte hartze handia izan dute,” adierazi du alkateak.
Herriko taldeak eta eskertza
Ospakizun hauetan udalerriko talde guztiak partaide egin nahi zituztela adierazten du, eta beraien laguntzari esker programa hau aurrera eramatea posible izan dela.
“Azken 25 urteotan, udalerriaren eraketan lan egin dute talde hauek, herriaren identitatearen eraketan, eta merezi zuten protagonismoa izan dute,” dio Zaballosek.
Honetaz gain, 20. urteurreneko ekitaldiei erreparatuz, eta egun bizi den egoera ekonomikoa kontuan hartuta, aurrekontua %60 murriztu dela ere azpimarratzen du, “2006ko 51.000 euroetatik aurtengo 21.000 euroetara”.
Eta hori kontuan izanik, “esan dezakegu oso pozik gaudela lortu dugun egitarau osatuarekin,” adierazten du.
Eskerrak ematen dizkie “ekintza guztien garapena posible egin duten pertsonei, antolatu dituztenei, parte hartu dutenei eta, besterik gabe, ikusle izan direnei” eta azkenik, 25 urte hauengatik herritarrak zoriontzen ditu.