Ezker Abertzalea ez dago ados gaurko zozketarako eginiko aldaketekin

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 24a

Ezker Abertzaleko zinegotziek (Txanpi Baztarrika, Joxe Goikoetxea, Ixiar Iartza), prentsa oharra helarazi digute, gaur egingo den Babes ofizialeko etxebizitzen zozketan egin den aldaketarekin beraien desadostasuna adierazi eta salatzeko.

Gaur egingo den zozketan " aldaketa nabarmen bat dago: eraikitzaileek, zozketa Udalaren bidez egitea aukeratu dute Etxebideren bidez egin ordez, legeak ematen dien aukera baliatuz. 2010eko udaberrian, sustapen publikoko etxebizitzen zozketarako ordenantza bat onartu zuen udalak. Gaur egin den zozketa ordenantza horretan kokatzen ez denez,udalak eta eraikuntza enpresak hitzarmen bat sinatu dute, non zozketaren baldintzak zehazten diren" adierazi digute eta ez daudela batere ados hitzarmen honekin " Ze, bertan parte hartu dezaketen pertsonen zerrenda 2010eko Uztailaren 6an itxi zen zerrenda delako,beste inor sartzeko aukerarik eman gabe".

Alkateari ere erreflexio bat zuzendu nahi diote " Orduan, zure ustez azken sei hilabete hauetan herritarron bizimoduak aldaketarik ez du izan? Zenbat ezkontza, jaiotza, heriotza, lana aurkitu duen jende xehea…
Eta ze gertatzen da lehen parte hartzerik izan etzuen eta orain aukera izango lukeen herritar horrekin? Beste herritarrak baina eskubide gutxiago ahal ditu/zte?".

Eskubideak urratu

Ezke Abertzaleko zinegotzien ustez, "modu desegokian, arbitrarioan eta guztiz bidegabean kendutako eskubide bat da" eta ez daude batere ados aldaketa honekin eta alkateari galdetu diote zergatik egin duen " Jakin badakigu zenbait tenikarien artean ere desadostasunak sortu direla, suposa dezakegu erabaki-jarrera itxi eta kapritxoso hau, zure erabakia dela? Non geratzen da herritarrekiko zure zabaltasuna,ideia berriak jaso nahia,eta hainbat hitz polit? Uzta jasotzeko aurrena erein egin behar da Zaballos jauna".

Zerrenda ireki

Etxebizitza eskubide bat dela aldarrikatu dute, eta ezin dela onartu gaur egungo egoeran etxebizitza bat eskuratzeko aukerarik gabe uztea herritar multzo bat, "Lerro hauetatik, Ezker Abertzaleko zinegotziok, izen-emate epe berri bat ireki dadila nahi dugu, Uztailaren 7tik aurrera baldintzak betetzen dituzten herritar guztiak zozketarako izena emateko aukera izan dezaten".