Otsailaren 21 eta 22an, hau da, astelehena eta asteartean Ekozinemaldiaren barruan hainbat labur eta luzemetrai ikusi ahal izan ziren Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Ekologistak Martxan antolatutako dokumental saio honetan gai zentrala zor ekologikoa izan genuen. Filme hauek ikusi eta gero hausnarketarako txanda iritsi zen.
Aurten nobedade batekin iritsi da ekozinemaldia, elebitasuna bermatu nahian euskarazko subtituluak ikusi ziren.