Amaia Salsamendik urrezko domina lortu zuen Andoaingo VI. Piano jaialdian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 24a

Andoaingo Udalak eta Seiasle elkarteak antolatzen duten Andoaingo VI. Piano jaialdia ospatu zen, otsailak 19 eta 20an, Andoaingo Bastero Kulturgunean.
Ia mila piano jole gazte bildu ziren Andoainen eta Lasarte-Oriako Musika eskolak ordezkari bat izan zuen bertan, Garbiñe Arruabarrena irakaslearen Amaia Salsamendi ikaslea, hain zuen ere.
Amaia Salsamendik A mailan parte hartu zuen jaialdian, hau da, 11 urte arteko bakarlari mailan. Lasarte-Oriako Musika eskolako ikasleak A. G. Abrilen Volando la cometa obra eskaini zuen eta urrezko domina eskuratu zuen.
Jaialdian amaieran eman zioten bere saria. Hala ere, parte hartzaile guztiek izan zuten bere saria, domina eta diploma bana jaso baitzituzten.