Ikerbasque erakundeak eta Hezkuntza Sailak ikerkuntzaren eta jarduera ikertzaileak ezagutu eta zabalarazteko hainbat hitzaldi antolatu dituzte batxilerreko ikasleentzat. Hitzaldi horietan unibertsitateko ikertzaileek beren esperientzia azaltzen diete ikasleei.
Lasarte-Usurbil Institutuan, lehengo ostegunean, otsailaren 17an izan zen hitzaldia. Honetan, 2. Batxilergoko ikasleek Francesca Tinti historialari italiarraren esperientzia entzun zuten. Ingelera hutsean, historialariak Italia eta Ingalaterrako Unibertsitateetan egindako ikerketak eta orain Gasteizko Fakultatean egiten ari den lana azaldu zien gazteei.
Institutuko zuzendaritzatik jakin arazi digutenez, “esperientzia oso interesgarria izan da ikasleentzat, zeintzuk oso era positiboan baloratu zuten”.