Manuel Lekuona kultur etxeko aretoa, berriro ere, babes ofizialeko etxebizitzen zozketaren lekuko izan zen atzo.
Oraingoan, promozio pribatuko 127 etxebizitza zozketatu ziren, Goiegi Ibarrean 75 etxe eta Zabaleta Berri eremuan 52.
Bi saio desberdinetan, 35 urteko azpiko bakarkako edo bikotekako eskaerak lehenik eta beste kupo guztiak bestean, etxebizitzen onuradun dersberdinak aukeratu ziren.
Saio bakoitzean, alkateak zozketaren nondik norakoak azaldu zituen eta barkamena eskatu zuen zozketa hainbeste atzeratzeagatik.
Ostean zozketa egin eta kupo bakoitzeko onuradunak ezagutu ahal izan ziren. Lehenengo zozketan, esate baterako, alkateak izenak irakurtzerakoan ikusleen artean algara batzuk entzun ziren.
Era berean, zozketa amaitzerakoan, hainbat lagun edo senide zozketara joan ezin izan ziren zortekoei telefonoz deitzen ikusi genituen.