Peio Eskisabelen epaiketarako autobusa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 25a

Peio Eskisabel herritarra 2005eko apirilaren 28an atxilotu zuen Frantziako poliziak Caussade herrixkan, Manu Ugartemendiarekin batera. Atxiloketako momentuan poliziak armak eta agiri faltsuak eramatea egotzi zien eta Le Vent epaileak ETAko nazioarteko egiturako buruzagi izatea leporatu zion Eskisabeli.
Presoaldi prebentiboan egon da ia sei urtez, Fresneseko kartzelan ia denbora gehienean, eta martxoaren 17an izango da bere epaiketa.
Horregatik, Peioren lagunek Parisera bidaia egingo dute epaiketan egoteko. aipatu digutenez, egun berean izango da joan-etorria autobusean.
Eskisabelen epaiketara joan nahi duten herritarrek, 671 073 878 telefono zenbakira deitu eta izena eman behar dute.