Etxebizitzen zozketa berria

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 25a

Manuel Lekuona kultur etxeko aretoa, berriro ere, babes ofizialeko etxebizitzen zozketaren lekuko izan zen atzo.
Oraingoan, promozio pribatuko 127 etxebizitza zozketatu ziren, Goiegi Ibarrean 75 etxe eta Zabaleta Berri eremuan 52.
Bi saio desberdinetan, 35 urteko azpiko bakarkako edo bikotekako eskaerak lehenik eta beste kupo guztiak bestean, etxebizitzen onuradun dersberdinak aukeratu ziren.

Zozketa

Saio bakoitzean, alkateak zozketaren nondik norakoak azaldu zituen eta barkamena eskatu zuen zozketa hainbeste atzeratzeagatik.
Ostean zozketa egin eta kupo bakoitzeko onuradunak ezagutu ahal izan ziren. Lehenengo zozketan, esate baterako, alkateak izenak irakurtzerakoan ikusleen artean algara batzuk entzun ziren.
Era berean, zozketa amaitzerakoan, hainbat lagun edo senide zozketara joan ezin izan ziren zortekoei telefonoz deitzen ikusi genituen.

Egokitutako etxebizitza

Gainera, atzoko zozketak berrikuntza bat zekarren, etxebizitzan onuradunek egokitutako etxebizitzaren berri izan ahal izan zutela.
Kafetegian jarri ziren zozketako zerrenden ondoan, bi eremuetako etxebizitzen informazioa zegoen, hala nola, zein etxebizitza den edo etxebizitzan erabilgarriak diren metroak.
Gainera, NASIPA eta Zabaleta Berri enpresako kideak atzo kultur etxean egon ziren egun osoz onuradunei etxebizitzen berri ematen.
Zozketara joan ezin ziren herritarrek onuradunen zerrenda eta dagozkien etxebizitzak ikusteko aukera dute Lasarte-Oriako Udalaren orrialdean, www.lasarte-oria.org.

Jarraibideak

Alkatean azaldu zuenez, hurrengo egunetan, bi enpresa sustatzaileak harremanetan jarriko dira behin behineko onuradunekin dokumentazioa eskatzeko.
Hauek datuak Etxebidera bidali eta honek behin betiko onuradunak zeintzuk diren jakin araziko die enpresei.