Andaluziaren eguna ospatuko da asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 26a

Andaluzia eguna da hurrengo astelehenean, otsailaren 28an. Egun seinalatu hori ospatzeko, Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetan.
Gaur, ospakizunei hasiera emateko, Hijos de Jaen Barakaldoko elkarteko taldeen emanaldia izango da Manuel Lekuona kultur etxean.
Bizkaiko elkartearekin batera, Zambra koru rozieroaren eta flamenko taldearen rumba, fandango eta sevillanek beteko dute kultur etxeko aretoa.
Bihar, Zumaburuko Arantzazuko Amaren elizako 12:30etako mezan giro ederra egongo da, meza rozieroa izango baita.
Ostean, bazkari herrikoia egingo dute elkartearen egoitzan eta 18:30ean, Semblante Rociero koruak emanaldia eskainiko du.
Azkenik, Andaluzia egunean bertan, hau da, astelehenean, 20:00etan ohorezko ardoa eskainiko dute Semblante Andaluz elkartean.