Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oria Herritar Plataformak gogor salatu du aurreko osteguneko etxebizitzen zozketa egiteko modua. Zozketan erabili zen zerrenda 2010eko uztailaren 6an itxitakoa izan zela eta inork gehiagok parte hartzeko aukerarik izan ez duela salatu dute plataformakoek ezker abertzalekoek aurreko astean egin zuten bezala. Gainera izena emateko epe berri bat ireki dadila eskatu du.