Squash txapelketarako izena emateko epea zabalik da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 28a

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita hirugarren Squash txapelketa soziala antolatu du.
Kirol Zerbitzuak jakin arazi duenez, txapelketa 2011ko martxoaren 21ean hasi eta ekaina arte garatuko da kiroldegian.
Baldintzak eta izena ematea

Partehartzaileek gutxienez 14 urte izan behar dute.
Txapelketan parte hartzeko asmoa dutenek martxoaren 11 arteko epea dute Kiroldegiko kafetegian izena emateko.
Inskripzioaren prezioa Buruntzaldeko bazkideentzat 10 eurokoa da.