Eskolarteko kadete, jubenil eta amateur txapelketako lehenengo fasea izan zen eta LOKEko entrenatzaileek azaldu digutenez, aste beteko atzerapenarekin hasi da denboraldia, txapelketako lehenengo kokalekuan arazoak egon zirela eta.
Finalerako aukerak
Lan ona egin zuten eta Jubenil b mailako Garazi Gomez eta Miren Aizpirik Gipuzkoako finalerako sailkapena lortu dezakete.
Jardunaldi honetan biek uztairekin egin zuten lan. Garazik bigarren postua eskuratu zuen eta Mirenek bosgarrena.
Txapelketan, Aizpea Arroyo kadeteak ere parte hartu zuen eta sokarekin egindako lanarekin hamargarren postua eskuratu zuen.
Bestalde, kadete b mailako taldeak ez zuen egun ona izan borrekin. Entrenatzaileek azaldu digutenez, “iaz Udaberri txapelketan bigarren izateagatik igo behar izan dira maila honetara eta egokitu behar dira”.