Argi eta Iñaki oroitu zituzten ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 28a

Ostiralean Udaletxe aurrean euskal presoen senide eta lagunek egin zuten elkarretaratzean, duela zortzi urte otsailaren 28an Albaceten istripuz hil ziren Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi gogoratu zituzten. Juankar Balerdi presoaren amak eta anaiak, Almeriako espetxera bisitatzera zihoazela izan zuten auto istripua eta ostiralean biak oroitzeaz gain, espainiar gobernuak darabilen sakabanaketa politika salatu zuten, “Egin dezagun bidea, Euskal Presoak Etxera” pankartarekin.