Diru laguntzen ikerketa batzordeko saioaren ostean, astelehenean, oposizioko alderdietako batzuk, EAJ, H1! Ezker abertzalea eta LOHP, prentsaurrekoa eskaini zuten batzordeari eta egun hauetan Noticias de Gipuzkoa aldizkariak eskaini dituen berriei buruz iritzia emateko
Ezker abertzaleko zinegotzien ustez, ikerketa batzordea "larri dago, PSEE eta PP saiatu dira ahal den oztopo, zailtasun eta erritmo geldoa ezartzen, helburu bakarrarekin: presarik gabe azukre koxkor bat bezala desegiten utzi batzordea ikerketa amaitu ez dadin".
Eskatutako dokumentazioa ez izatea edo agerraldiak lotuak ez egotea eta batzorde buruak nahi dituenean jartzea dira oztopoetako batzuk.
"Agertu beharreko zenbait pertsonen agerraldia oztopatu da, hala nola, Somotoko alkate ohiarena, OHOLSeko arduradunena eta Delloite enpresako arduradunena... Salagarriagoa da batzorde buruak onartutako udaleko hainbat arduradun edo kargu ohi ez agertzea, abisua eman eta gero," jakin arazi zuten prentsaurrekoan.
Honetaz gain, batzorde buruak Encinas PPko zinegotziak haienganako duen jarrera salatu zuten, berriro ere.
EAJko zinegotzi Estitxu Alkortak salatu zuen, Zaballos alkateak, PSEE eta PP alderdiek ikerketa batzordea mantsotzen dutela: “Ikerketa batzordeak amaiera data bat du, hauteskundeak eta ez da denborarik geratzen” adierazi zuen Alkortak.