28_Ohorezko ardoarekin amaitu ziren Andaluzia eguneko ospakizunak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko otsailaren 28a

Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteak asteburuan hainbat ekitaldi antolatu zituen Andaluziako eguna ospatzeko, Semblante Rociero abesbatza rozieroa, Barakaldoko Hijos de Jaen taldearen emanaldia, etab.
Eta ekimen desberdinei amaiera ezin hobea emateko egunean bertan, hau da, astelehenean otsailaren 28an, ohorezko ardoa eta Andaluziako produktuen dastatzea eskaini zuten Semblante Andaluz elkartean.
Bertan elkarteko kideak eta lagunak bildu ziren, baita Udaleko edo alderdi desberdinetako ordezkariak ere.
Dastatzea hasi baino lehen Adbon Fernandez elkarteko presidente berriak hitz batzuk eskaini zituen.