Somotoko ikerketa batzordeak oztopoak ditu

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 1a

LOHP, EAJ, ezker abertzaleak eta H1! alderdiek PP eta PSEEk Somotoko ikerekt batzordeari oztopoak jartzen diotela salatu zuten atzo goizean eskainitako prentsaurrekoan.
"Hasieratik garbi ikusi da alderdi sozialistako eta batzorde buruaren interes eza," adierazi zuten. Ikerketaren erritmo mantsoa, dokumentazio eta agerraldi falta... horiek dira oposizioak Encinas PPko zinegotziari eta Jesus Zaballos alkateari egozten dizkieten oztopoak
Aldi berean, Noticias de Gipuzkoa aldizkariak egun hauetan Ana Urchueguia andereari eta Somotori buruz argitaratu dituen albisteak ere hizpide izan ziren. "Pozik gaude, azkenean duela bost ustetik ona salatzen ari garena norbaitek onetsi duelako," adierazi zuten. Horren harira, gainera, Urchueguia anderearen ogasun eta aktibitateen deklarazioa eskatuko dute erregistroan. Datu horiek eskuratuz gero, ikerketa batzordera eramango dituztela jakin arazi dute, bertan aztertuak izateko.