Maila desberdinetako judokek bere balio erakutsi dute eta hainbat txapeldun eta domina berri daude Gorka Aristegik zuzentzen duen taldean.
Euskadiko txapeldunak
Larunbatean, otsailaren 26an, Gasteizen Euskadiko junior mailako judo txapelketa ospatu zen.
Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu digunez, “emaitzak oso onak izan ziren.” Gainera, gazteek eskainitako mailarekin oso pozik agertu da. Izan ere, LOKE taldeko sei judoka gazte egon ziren lehiatzen eta seiek eskuratu zuten dominaren bat.
Leire Zubizarretak, Josu Olmos eta Mario Garridok titulu berria dute haien garaipen-zerrendan batzeko, Euskadiko txapelduna izatearena, hain zuen ere.
Entrenatzaileak azaldu digunez, hirurek haien borrrokak erraz irabazi zituzten eta Josu Olmosek, gaineran “oso maila altua erakutsi zuen”.
Bestalde, Kiara Tobajas, Asier Sagasti eta Esteban Martinezek brontzezko domina eskuratu zuten.
Entrenatzailearen hitzetan, Kiararen “postua ez da txarra baina bere eskua zegoen hobetzea.”
Martinezen kasuan, zera azaldu du Aristegik, “borroka guztiak irabazi ditu, baina final aurrekoan bere klubeko kideak, Mariok irabazi dio”.
Gauzak honela, Mario, Josu eta Leirek Espainiako txapelketako sektoreko sailkapenean parte hartuko dute, martxoaren 19an.
Sanbo lehiaketa
Bestetik, asteburuan, Gijonen Estatuko senior eta jubenilen mailako sanbo txapelketa jokatu zen.
Honetan, LOKEko hiru gazte Estatuko txapeldun izendatu ziren.
Murtziako Errendimendu Handiko Zentroan dagoen Amaia Curielek senior eta jubenil mailan parte hartu zuen eta bietan egon zen podiumean, senior mailako Estatuko txapelketa eskuratu baitzuen eta jubenil mailan, zilarrezko domina.
Era berean, Mario Garrido eta Josu Olmosek haien mailako txapela eskuratu zuten.
Gipuzkoako txapelketa
Otsailaren 13, berriz, Gipuzkoako 23 urte azpikoen txapelketa egon zen Lezon.
Honetan bost judokek podiumean egotea lortu zuten.
Kiara Tobajas eta Esteban Martinezek bigarren postua eskuratu zuten haien mailatan eta Leire Zubizarreta, Mario Garrido eta Asier Sagastik hirugarrena.
Kadete txapelketa
Era berean, otsailaren 12, Gasteizen Euskadiko kadete mailako txapelketa egin zen.
Lan ona egin zuten Gorka Aristegiren gazteek eta bi domina ekarri zituzten Lasarte-Oriara.
Kiara Tobajasek zilarrezkoa postua eskuratu zuen eta Josu Olmosek hirugarrena. Abayuba Gutierrezek ere txapelketan parte hartu zuen eta bere mailako bosgarrena izan zen.
Infantil eta alebinak
Bestalde, lehengo igandean ere, infantil eta alebin mailako judokek lehiaketak izan zituzten, Lezon.
Infantil mailako Gipuzkoako txapelketan hiru brontzezko domina eskuratu zituzten Gorka Aristegiren mutilek.
Esteban Garcia, Fermin Balda eta Oscar Garridok haien mailako hirugarren postua eskuratu zuten.
Alebin taldeak, berriz, ez zuen zortea izan eta esku hutsik bueltatu zen herrira.