Loidi-Barreneko frontoiaren ondoan dago eta Udalak herrian jartzea aurreikusita duenen artean lehenengoa da.
Ekimena herritar elkarteen eta herritar ugariren eskaeraren ondorioa da. Alkatearen hitzetan, "proposamen hauei erantzun azkar bat ematea garrantzitsua iruditzen zitzaigun, modu horretan lasarteoriatarren bizi-kalitatea hobetzeko, batez ere jende helduarena, izan ere, tankera horretako instalazioak edukitzeko lasaitasuna beharrezkotzat jotzen dute".
Egokitutako bainugela
Bakarrik garbitu eta minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako egokitua dagoen bainugela da Proiek enpresak jarri duena.
Barruan komunaz gain, kanila, eskuak lehortzekoa eta ispilua ditu.
Funtzionamenduari dagokionez, bainugelako sentsoreek erabiltzaile baten sarrera antzematen dute, atea ixten da. Erabiltzaileak irten nahi duenean atearen ondoan dagoen botoi gorria sakatu beharko du. Atea 15 minututan gehienez itxia egongo da.
Behin pertsona bainugelatik aterata, 45 segundotan ez da erabilgarri izango, garbiketa zikloa hasten delako. Honetan komun-ontzia garbitu, tapa desinfektatu eta lehortu eta lurra garbitzen da.
Lasarte-Oriako Udalak bainugela publikoetan inbertsioak egiten jarraitzeko asmoa agertu du eta horregatik Zabaleta, Kotxeras eta, seguruenik, Atsobakar auzoetan instalazio berriak jarriko dituela jakin arazi du.