Lasarte-Oriako Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planean jasotzen zen "Lasarte-Oriako Udaleko eraikinean Ekoscan ingurumenaren hobekuntzarako sistema egiaztagarria" ezartzeko beharra.
Udalak zituen kontsumo eta gestio sistemak aztertu eta eraman behar duen ingurumen-gestioko programa ezartzeko, Minuartia Enea taldea kontratatu zen.
2010eko abenduan, Jesus Zaballos alkateak ingurumen konpromisoa sinatu zuen eta honen bitartez, ingurumen-gestioko programa jarri da martxan. Hiru dira programa horren helburu nagusiak: zabortegira bidaltzen den ontzi kopurua murriztea, erosketa eta kontratazio publikoetan irizpide berdeak ezartzea eta karbono dioxido isurpenak murriztea.
Gauzak honela, Udal-EKO, Lasarte-Oriako Udaleko langile guztien eskura dagoen barne-bloga, sortu dute. Honen bitartez, Ekoscan Arauaren eta martxan jarri den ingurune-gestioko sistema berriaren informazioa jaso ahalko dute.
On line erreminta bezala sortzen da eta informatzeaz gain, hobekuntza ekintzetan langileen parte-hartze eta inplikazio handiagoa lortzea ere du helburu.