Ikastetxeeak kolorez bete zituzten Inauteriek

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 5a

Inauteriak iritsi dira. Gaurko hainbat ekitaldi antolatu dira, baina ospakizunak atzo hasi zituzten etxeko txiki eta gazteek. Izan ere, ikastetxeetan inauterietako ekitaldiak antolatu ziren.

Sasoeta-Zumaburu ikastetxea
Haur eta gaztetxoek landu duten Agenda 21eko gaia, Ura izan da aurten Sasoeta-Zumaburuko ikastetxean aukeratutako gaia.
Sasoetako eraikineko patioan arraintxoak, ingurumen zaindariak edo piratak ikusi ziren eta hainbat doinurekin dantza ere egin zuten, hala nola, Beti eskamak kentzen edo La Sirenita filmeko Bajo del mar.

Landaberri ikastola
Landaberri ikastolan ohitura den legez, txikienek Garaikoetxeako eraikinean Euskal Inauteriak dantzatu zituzten eta Miel Otxin erre zuten.
Landaberriko gaztetxoek, berriz, Zubietako eraikinean San Ferminak irudikatu zituzten. Txupinazoa, entzierroak, peñen desfilea, zezenketa...denetarik egon zen bertan.