Buruntzaldea Igeriketa taldeko infantilek, Euskal Herriko neguko txapelketan lehiatu ziren martxoaren 6 eta 7an.
Borja Apeztegia entrenatzaileak azaldu digunez, “oso txukun aritu ziren, ia denentzat lehen aldia zen txapelketa honetan.” Izan ere, taldeko Jone Vasquez, Garazi Alkorta, Mikel Arribillaga, Unai Bueno eta Kevin Iglesiasentzat lehenengo Euskadiko txapelketa izan zen eta “ederki erantzun zuten” .
Iñigo Ibarburuk bi urrezko eta zilarrezko bat eskuratu zituen.
Urrezkoak 100 eta 200 metro tximeleta probetan lortu zituen eta 100 metro libreetan eskuratu zuen bigarren postua.
Itsaso Tolosak 200 bizkar proban podiumeko hirugarren postuan egotea lortu zuen.
Eta 100 tximela proban eta 100 bizkar proban bosgarren izan zen.