Giro ederra inauterietan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko martxoaren 7a

Iruñako jai giroa bizi zen larunbatean Lasarte-Oriako kaleetan. San Ferminak eta bertako protagonita ugarietaz mozorrotuta atera ziren herritar ugari. Zezenak, korrikalariak, turistak... ez zen inor falta izan.
Eta igandean, Euskal Inauteriak ospatu ziren herrian. Goiz eta arratsaldean giro bikaina bizi izan zen eta gainera, eguraldia lagun izan zen asteburu osoan zehar.